Arkaitz Agirregabiriak 24 egun bete ditu gaur gose greba Bourg en Bresseko espetxean. Santutxuarrak bere bakartze egoerarekin amaitzea exijitzen du. Arrazoi berarengatik, Mikel Karrerak protesta berdinari ekin zion Rennesen aurreko igandean. Azkenik, Patxi Arangurenek jada 10 kilo galdu ditu bere espainiaratzearen kontrako borrokan.
Bestetik, Valdemoroko espetxean gose greban ari ziren Asier Kintana eta Iker Araguasek protestaldia utzi dute. Muturreko egoera guzti hauek salatzeko, Etxeratek prentsa agerraldia burutu du Bilbon.