Uztailaren 31ean errepideak eta abuztuaren 8an hondartzetako ekimenakUztailaren 31ean errepideak eta abuztuaren 8an hondartzetako ekimenakUztailaren 31ean errepideak eta abuztuaren 8an hondartzetako ekimenakUztailaren 31ean errepideak eta abuztuaren 8an hondartzetako ekimenakUztailaren 31ean errepideak eta abuztuaren 8an hondartzetako ekimenakUztailaren 31ean errepideak eta abuztuaren 8an hondartzetako ekimenakUztailaren 31ean errepideak eta abuztuaren 8an hondartzetako ekimenakUztailaren 31ean errepideak eta abuztuaren 8an hondartzetako ekimenak
2010-07-28
Uztailaren 31ean errepideak eta abuztuaren 8an hondartzetako ekimenak

Lurdes Zabalegi (Etxerat elkarteko kidea):

"Beste urte batez, uztailean eta abuztuan egingo ditugun ekimenen berri emateko bildu gara hemen. Beste behin ere, gure senide eta lagun diren Euskal Preso Politikoen Euskal Herriratzea eskatuko dugu ekimen horien bidez. Euren egoera gero eta larriagoa baita. Gure senideak etengabeko jazarpena ari dira bizitzen azken hilabeteotan. Horren seinale, azken aldian Euskal Preso Politikoek egin behar izan dituzten gose grebak. Bizi duten errealitate ankerraren seinale. Bakartzeak, jipoiak, mehatxuak, txantaje etengabeak, senide eta lagunon aurkako miaketa saiakerak, eta abar luze bat. Azken finean, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak  joan den urtarrilean abiatutako borrokak egoera horri erantzuten dio.

Egunero, euskal preso politikoak heriotzaren erruleta batetan murgiltzen dituzte. Bizi baldintza gogorrenetan daude, gaixotasunek eta inpunitateak bat egiten duten lekuetan. Gainera, astebururo, senide eta lagunok gure bizitza arriskatzen dugu espainiar eta frantziar estatuetako errepidetan.

710 euskal preso politikoetatik, ia guztiak Euskal Herritik kanpo daude, euren etxetatik 700 kilometrora bataz beste. Dispertsio politikak dirauen denbora honetan guztian, 21 euskal preso politiko hil dira eta 16 senide eta lagunek galdu dute bizia errepidean. Zifra beldurgarriak dira, sakabanaketa politikak suposatzen duen kostu ekonomikoa beldurgarria den bezala. Xantaia honek, urtean, kasik 15 miloi eurotako odoluste ekonomikoa dakar. Onartezina den xantai baten aurrean gaude. Xantaia presoei, xantaia senide eta lagunei eta xantaia mugimendu politiko eta sozial oso baten aurka.

Bada garaia inpunitate eremu horiekin amaitzeko. Euren eskubideak errespetatuak izan behar dira. Elkartasunaren harresi hori eraikitzeko lehen aukera larunbatean bertan izango dugu Euskal Herriko errepideetan. Hitzordua, larunbatean, uztailak 31, eguerdiko 12etatik ordubatetara izango da. Urteroko legez, indarrean dagoen espetxe politika salatu eta Euskal Presoek, beren eskubideen jabe direla, Euskal Herrian bizi behar dutela aldarrikatuko dugu.

Ondoren, beste ekimen bat izango dugu abuztuaren 1ean. Goizeko 10etan, Loiolan, meza aurretik urtero  antolatzen dugun elkarretaratzea izango da. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernu ordezkaritza interpelatuko dugu.  Horrekin batera, Udako Ekimenen barruan, errepideetatik salto egin eta Euskal Herriko kostaldea osatzen duten hondartzetara abiatuko gara. Elkartasuna adierazi eta bustitzeko ordua baita. Abuztuaren 8an, goizeko 12etatik ordubatetara, gure kostaldea elkartasunez bete nahi dugu eta ziur gaude lortuko dugula. Horretarako, euskal jendartea deitzen dugu hondartzetan egingo ditugun elkarretaratzeetan parte hartzera. Aukera bikaina da gure aurkako jarrera erakutsiz euren ezintasuna eta frustrazioa islatzen duten horien aurrean elkartasun harresi bat eraikitzeko.

Berriro ere, espetxe politika kriminal honekin amaitzea eskatuko dugu. Euskal preso politikoen eskubideen errespetuaren aldeko borrokan ez gaude bakarrik, azken egunetan Euskal Herriko herri eta auzo ezberdinetan milaka herritarrek erakutsi duten gisara, eta horrek indartzen gaitu. Elkartasuna eta maitasuna ez dira delitu. Sekula ez."


ADIERAZI EH
Denontzako eskubide guztiak
Euskal Herri osoan
> kanta <
 
RSS