Kartzeletan borrokaldiak burutzen ari dira jazarpenak salatu asmoz
2009-12-03
Kartzeletan borrokaldiak burutzen ari dira jazarpenak salatu asmoz

GERTAKARIAK:
 
Espetxeak:
 
-Topas-eko espetxean aurkitzen diren preso politikoak itxialdian daude azkeneko bi egunetan.
 
-Kordobako espetxean dauden presoek ere itxialdia egin dute.
 
-Foncalent-eko espetxean aurkitzen diren emakumezkoek abendu osoan zehar komunikazio greba egingo dute (aurrez aurreko eta bisita normalei uko egingo diote).
 
-Valencia II-ko espetxean itxialdia egin dute.
 
-Jaéngo espetxean aurrez aurrekoei uko egitea erabaki dute. Soto del Realen aurrez aurrekoei uko egitea erabaki dute.
 
Bisita galtzeak:
 
-Pasa den igandean Ocaña-ko epetxean aurkitzen diren Peru Aranburu, Alberto Lopez eta Juankarlos Herradoren senideen aurrez aurrekoa bertan behera geratu zen.
 
Bihotzetatik zintzilik
SAKATU HEMEN KANTUA MP3an DESKARGATZEKO
 
RSS