Azken egunotan gertakari ugari izan dira espainiako espetxetan
2009-12-09
Azken egunotan gertakari ugari izan dira espainiako espetxetan
Larunbata, Abenduak 5
 
Cáceresen, Aitzol Maurtuak aurrez aurrekoa galdu zuen.
 
Teruelen, bi aurrez aurreko bertan behera geratu zen.
 
Algecirasen: zazpi aurrez aurreko galdu ziren. Aurreko astean ere, beste bi galdu ziren.
 
Soto del Realen ez zen aurrez aurrekorik egin.
 
Topasen, Patxi Aristi aurrez aurrekoa galdu zuen.
 
Jaénen bost aurrez aurreko familiar eta intimo bertan behera geratu ziren.
 
Puerto II-n, Bittor Francok aurrez aurrekoa galdu zuen.
 
Puerto III-n, lau aurrez aurreko bertan behera geratu ziren.
 
Almerían, bi aurrez aurreko galdu ziren eta astelehenetik aurrera itxialdia egingo dute.
 
Sorian, Alberto Gómez aurrez aurreko familiarrik gabe geratu zen. Aldiz, beste bi aurrez aurrekoetan sartzeko etzen arazo ezta katxeorik egon.
 
Huelvan, Lierni Armendarizek eta Anabel Eguesek aurrez aurrekoak galdu zituzten.
 
Alicanteko espetxean aurrez aurreko bat bertan behera geratu zen.
 
Igandea, Abenduak 6
 
Gertakari oso larria Sorian. Gaizka Gañan preso santurtziarrak hiru lagunen bisita jaso behar zuen. Horietako batek elbarritasun mentala du (parálisis cerebral y deficiencias visuales) ta sekula ez du bisitara sartzeko arazorik izan. Muletekin joan behar du, baina normalean egurrezko muleta batzuk utzi dizkiote lokutorioan sartzeko. Atzo ere, egurrezko muleta horiek prest zeuden, baina funtzionarioek etzizkioten eman.
 
Betaurrekoak kenduarazi ondoren (ez du kasik ikusten) eta erraketa pasatu gabe, gelatxo batetan hirutan sartu ondoren, frakak kentzera behartu zuten bere kabuz moldatzeko gai ez den pertsona bat.
 
Caresen Txema Olabarrieta preso politikoa aurrez aurrekorik gabe geratu zen.
 
Almeriako espetxean Patxo Marques preso politikoaren senideen aurrez aurrekoa bertan behera geratu zen.
 
Burgosen, Txetxu Fernández aurrez aurrekorik gabe geratu zen.
 
Alicanteko espetxean aurrez aurreko bat bertan behera geratu zen.
 
Teruel-eko espetxean bi aurrez aurreko bertan behera geratu ziren.
 
Algeciras-en Andoni Beroiz preso politikoa aurrez aurrekorik gabe geratu zen.
 
Alacant-eko espetxean aurkitzen den Iker Agirre preso politikoa aurrez aurrekorik gabe geratu zen.
 
Astelehena, Abenduak 7
 
Caceres-eko espetxean aurkitzen diren Iker Lima preso politikoaren senideek aurrez aurrekoa galdu zuten.
 
Cáceres-en Iker Lima preso politikoa aurrez aurrekorik gabe geratu zen.
 
Asteartea, Abenduak 8
 
Aranjuez-eko  espetxean aurkitzen diren Arkaitz Landaberea eta Jon Andaren senideek aurrez aurrekoa galdu zuten.
 
Topas-eko espetxean aurkitzen diren Jorge Txokarro eta Txente Askasibar preso politikoen senideek aurrez aurrekoa galdu zuten.
 
Borrokaldiak espetxetan
 
Brieva-ko espetxean aurkitzen diren preso politikoek itxialdia hasi zuten pasa den azaroaren 24ean (asteartea). Aipatu borrokaldia asteartetik larunbaterarte izango dira, eta egun horietan ez dira patiora jeitsiko eta ezta ere telefono dei eta eskutitzak onartuko (komunikazio greba, alegia). Borrokaldia iraunkorra izango da.
 
Cordoba-ko espetxean aurkitzen diren preso politikoek itxialdia burutuko dute datorren ostegunean.
 
Topas-eko espetxean dauden preso politikoek atzo eta gaur, asteazkena, burutzen ari dira itxialdia.
 
Valencia II espetxean aurreko astean hasi zuten astelehenetik ostirala arteko itxialdia.
 
Teruel-ko espetxean dauden preso politikoek itxialdia burutu zuten pasa den astelehenean eta gaur asteazkena, itxialdian daude berriz ere.
 
Bertako preso politikoek itxialdia burutu zuten pasa den astelehenean. 
 
Soto del Real-en dauden euskal preso politikoek abenduko aurrez aurreko bisitei uko egitea erabaki dute senide eta lagunen kontrako katxeo eta umiliazioak eteten ez diren bitartean.
 
Jaen-eko espetxean komunikazio grebarekin jarraituko dute. Nesken kasuan, ez dira ez bisitetara eta ez dute telefonoz deituko. 
 
Almeriako espetxean aurkitzen diren preso politikoek jada hirugarren astea daramateko borrokaldian.
Bihotzetatik zintzilik
SAKATU HEMEN KANTUA MP3an DESKARGATZEKO
 
RSS