·
euskara
·
castellano
·
français
·
english |
|||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||
08-07-22 Alboan, berriz, besteak beste, Iñaki de Juanaren neskalagun Irati Aranzabal, bere bi seme eta iloba bat ikusteko 87 urterekin Galiziaraino, Andaluziarano eta Pariseraino bidaiatzea behartzen duten Salvadora Arranz, beren senide iheslari politiko Axun Gorrotxategi eta Jon Artolari ekonomikoki laguntzeagatik duela bost urtetatik kontuak enbargatuta dituzten Gorrotxategi Artola sendiaren izenean Lurdes Gorrotxategi, eta, larriki gaixorik dagoen Juanjo Regoren emazte Mari Luz Sebastian. Nahikoa da! zihoten kartelak erakutsi dituzte euskal preso eta iheslari politikoen senideek, eta, euskal preso, iheslari nahiz senideek jasaten duten krudelkeriaren aurrean "herritarren babesa, konpromisoa eta presioa behar ditugu. Herriz herriko dinamika anitzak behar ditugu. Datorren iganderako herri ezberdinek hondartzetan antolatu dituzten kontzentrazio eta manifestazio koloretsuak bezalakoak. Estatuen inpunitatearen, politikarien harrokeriarekin, eta, gure eta gure senideen aurkako krudelkeriarekin amaitzeko, euskal jendarteari kaleratzeko deia luzatzen diegu. Igandean denok hondartzetara!", deia luzatu dute. Ondoko lerroetan aipatu prentsaurrekoaren mamia jaso dugu: "Gutariko 16 senide hil ostean, senideok heriotzara bultzatzen jarraitzen dute espainiar eta frantziar estatuek, astero-astero eginarazten dizkiguten milaka kilometroen ondorioz. Gure 22 senide preso politiko hil ostean, euskal preso politikoak heriotzara bultzatzen jarraitzen dute espainiar eta frantziar estatuek, gure senideak urteetan ziega txikietan bakartasunean giltzaperatuta mantenduz. Gaixotasun larriak dituztenak ez askatuz. Politikoki nahiz fisikoki suntsitzea lortu ez dituzten gure senideak akabatzeko, espetxe zigorrak betetakoan ere ez askatuz. Ez gaitezen engaina. Kondenak betetakoan askatzen ez dituztenean, gaixotasun larriak dituztenak askatzen ez dituztenean, gure senideak hiltzeko bokazioz ari dira. Gure senideek duten motibazio politikorik gabe, inork gutxik jasango lukeelako urtebetez, gure senide preso politikoak urte luzeetan jasaten ari direna. Gatzak 28 urte daramatza. Espetxe politika kriminalaren superbibienteak dira. Izugarrizko odoluste ekonomikoa jasaten dugu, bi estatuek behartutako kilometro guztiei aurre egin behar izatearen ondorioz. Estatuek gure senideei ezartzen dizkieten fidantza beldurgarriei aurre egitearen ondorioz. Hau guztia salatzeagatik, babesa eman beharko liguketen instituzioek jartzen dizkiguten isunen ondorioz. Gainera, instituzio horiek gogor kolpatzen gaituzte. Hilaren 12an Zornotzan Gatzaren askatasuna eskatzeko manifestazioan gertatu bezala. Eta, orain, etxeak bahitzen hasi zaizkigu. Honen guztiaren aurrean, euskal jendarteari zuzenduko gatzaizkio gaur: krudelkeria honekin guztiarekin amaitzeko, herritarren babesa, konpromisoa eta presioa behar ditugu. Herriz herriko dinamika anitzak behar ditugu. Datorren iganderako herri ezberdinek hondartzetan antolatu dituzten kontzentrazio eta manifestazio koloretsuak bezalakoak. Estatuen inpunitatearen, politikarien harrokeriarekin, eta, gure eta gure senideen aurkako krudelkeriarekin amaitzeko, euskal jendarteari kaleratzeko deia luzatzen diegu. Igandean denok hondartzetara!"
|
|||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||