ETXERAT

Euskal Errepresaliatu Politikoen
Senide eta Lagunak.

EtxeratEtxeratEtxeratEtxerat

Abenduak 10

AZKEN ALBISTEAK.

Etxeratek EH Bilduk larunbaterako deituriko Presoak Etxera manifestaldietan parte hartuko du

- Alderdi politiko eta sindikalak preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimenak burutzera gonbidatzen ditu senideen elkarteak

- Elkarteak euskal jendarteari parte hartzeko deia zabaltzen dio

ETXERAT. Etxerat Elkarteak bat egiten du EH Bilduk larunbaterako Donostian eta Iruñean deituriko mobilizazioekin. Elkarteak argi du "Presoak Etxera" leloaren atzean ikusi nahiko lukeela herri osoa, izan ere beharrezkoa izango baita Frantziar eta Espainiar agintarien borondate zitala aldarazteko. Presoak eta Iheslariak Etxean nahi ditugu bai, baina Euskal Herriak ere behar ditu bere etorkizun askerantz egin behar duen ibilbiderako bidaide izan daitezen.

Presoak Etxera! leloarekin elkarteak bat egiten duelako eta, zoriontzekoak direlako eragileek presoen eskubideen alde burutzen dituzten ekimen guztiak Etxerat Donostian eta Iruñean egongo da.
Presoen eskubideak sistematikoki eta uneoro urratzen diren honetan, konpromisoak hartzeko garaia da. Hitzak, ekintzekin tartekatzeko unea. Eta, bide honetan, urratsa da EH Bilduk emandakoa.

Alderdi politikoei, sindikalei eta euskal jendarteari presoen eskubideen urraketen aurka jarduteko konpromisoa gauzatzeko eskatzen die Etxerat elkarteak.

Etxean nahi ditugu!

Now Blbora!

Now Bilbora!

Abenduaren 16a. Egun urduria da gaurkoa euskal preso politikoen senide eta lagunongan. Urduria Espainiako erreinuak beste tranpa legal bat prestatzen ari delako gure senide eta lagunak espetxean ilegalki preso mantentzeko. Tranpa bat. Giza eskubideen, Europako legeen aurkako beste tranpa bat. Eta tentsioa nagusi den egun honetan, beste tranpa legal bat makinatzen ari diren honetan, Etxeratetik konponbidea aldarrikatzeko eguna izango den urtarrilaren 10eko mobilizaziora dei egin nahi diogu euskal gizarteari.

Gogoratu, gogoratu eta apuntatu urtarrilaren 10a. Denok, euskal jendarteak eta Giza Eskubideen urraketen aurka gauden guztiok, hitzordua baitugu urtarrilaren 10ean Bilbon; arratsaldeko 17.30etan abiatuko den mobilizazioan.
Ardura, konpromisoa, etorkizun hobe baterako zubia eraikitzean Bilboko hitzorduak garrantzi handia izango du. Garrantzia dispertsioarekin amaitzeko beste argi bat jarriko dugulako guztion artean.

Dispertsioak preso dauden gure senideen eskubideak urratzen ditu. Baita gureak ere. Astebururo milaka kilometro egitera behartzen gaituzte, astebururo, uneoro, gure eskubideak urratzen dituzte, sistematikoki. Eta honekin amaitzeko ordua iritsi da. Aski da esateko garaia.
Urtarrilaren 10ean denok Bilbon egongo gara. Euskal gizartean argien oihukatzen duen bakerako pausua aldarrikatzen; dispertsioarekin lehenbailehen amaitu beharra dagoela, isiltasunarekin, aldarrikatzen. Urtarrilaren 10a, 2014an dispertsioak 10 istripu eragin dituen honetan.

Urtarrilaren 10eko asteburuan ere urduri egongo gara. Baina oraingoan gure urduritasunak ez du errepideetan egin beharreko milaka eta milaka kilometroekin zerikusirik izango. Ez ezta miaketa, kontrol edo segurtasun arkuekin zerikusirik izango. Itxaropenak sortzen duen zirrarak hartuko du Bilbo. Itxaropenak gure bihotzak, gure eztarriak, Euskal Herria blaituko duelako.

Itxaropenaren izenean, konponbidearen xenderan; asteburu horretan, gure bisita eskubideari uko egingo diogu. Uko? Bai, uko. Bilbon Berlingo harresia bezalakoa den espetxe politikarekin betirako amaitzeko. Oxigenoa dira guretzako bisitak. Maite ditugun horiekin minutu batzuk igarotzeko dugun aukera bakarra direlako. Guk gehien maite dugun horri uko egiten diogu eta hala, jendarteari duen horri uko egitea eskatzen diogu. Gure oxigenoari uko egingo diogu asteburu batez, Bilbon, guztion artean, haize bolada berriak sortzeko. Oxigeno berria sortu eta bidea argitzeko. Mendeku politikaren aurrean konponbidea aldarrikatzeko. Espetxeetara bidean egon beharrean, kale hauek, Bilboko kaleetan egongo garelako. Zubiak eraikitzen. Espetxe politika honi betirako agur esaten.

Eta 2015eko lehen asteburuetan errepideetan egongo bagara ere, espetxe politika honi eta giza eskubideen urraketei 2015ean amaiera emateko ardura, guztiona da.

Euskal jendarteak itxaropena aldarrikatzen duelako.
Euskal jendarteak Giza Eskubideen urraketekin betirako amaitu nahi duelako.

Euskal jendarteak hitzak eta pausuak exijiten dituelako.

Eskerrik asko.

OHARRA - Sarek iragarri bezala:
- Nafarroa, Gipuzkoa eta Iparraldeko senideak Udaletxetik irtengo dira zutabeetan, urtarrilaren 10ean, Udaletxetik
- Araba eta Bizkaiako senideak La Casillatik irtengo dira.

Puntu.eus gara!

Puntu.eus gara

Etxerat elkartearen webgunearen helbide berria www.etxerat.eus izango da hemendik aurrera. 

Nazioarteko Giza Eskubideen Eguna

Etxeraten kontziente gara Giza Eskubideen urraketak mundu osoan ematen direla. Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean urraketa horiek pairatzen dituzten horiekiko gure elkartasuna adierazi nahi dugu. Palestinatik, Siriara edo Iraketik, Saharara. Elkartasuna.

Mundu osoan bakarrik ez, zibilizatuena omen den Europa honetan ere, geroz eta jende gehiagok pairatzen ditu giza eskubideen urraketak. Eskubideak pribilejio bilakatu nahi dituzten honetan.

- Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren jatorria gogoratu nahi dugu: Adierazpen Unibertsal honen jatorria estatuen abusuengatik gizartea defendatzeko asmoan dago. Gizabanakoa estatuen abusuengatik defendatzeko jaio zen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala. Hori da adierazpen unibertsalaren zentzua.

- Euskal Herrian, urte mordoa daramatzagu oinarrizko eskubideak konstzienteki bortzatzen dituen legedi baten menpe. Horregatik, Giza Eskubideen Adierazpena inoiz baino bigenteagoa dago frantziar eta espainiar estatuek euskaldunon eskubideak bortxatzen jarraitzen dutelako, sistematikoki, uneoro.

Gure senideei aplikatzen zaien salbuespenezko espetxe politika horren adierazle garbia da; izan ere beraien eta gure, senitartekoon, eskubideek urratuak jarraitzen dute. Oraindik ere larriagoa da estuak baitira horren erantzule zuzenak; bertan bizi diren biztanleen osotasun fisiko zein psikologikoa bermatu beharko luketenak hain zuzen ere.

- Egoera larria da oso, eta urraketa hauekin berehalakoan bukatzeko pausu sendoak emateko garaia da, hitzetatik ekintzetara pasatzekoa alegia. Horregaitik hain zuzen ere, herritar guztien giza eskubideak errespetatuak izan daitezen, euren lana egin eta konponbideak mahai gainean jartzera dei egiten diegu instituzio eta eragile politikoei. Euskal biztanle askoren eskubideak zapalduak dauden egoera honi amaiera ematea larritasunezko zerbait delako.

DATUAK:
- Dispertsio politikak, 2014an 36 egunetik behin istripu bat eragin du.

- Preso gaixoak: Ibon Iparragirre, azken gertakariak argi eta garbi erakusten du, ezin dela espetxean egon. Bederatzi larriki gaixorik.

- Euskal preso politikoen % 42a 800 eta 1100 kilometroen artean dago dispertsatua. Hau da, bi mila bat kilometro joan etorrian senideentzako.

- Espainiak tranpak egiten ditu ; judizialki eta Giza Eskubideak EZ errespetatzeko.

- Umeen eskubideak urratu dira, familiarako eskubidea urratu da, osasun eskubidea urratu da...

NAZIOARTEKO GIZA ESKUBIDEEN EGUNEAN (ERAGILEEI, INSTITUZIOEI..) EXIJITZEN DIEGU
- Arduraz jokatzea, hitzak eta ekintzak exijitzen dizkiegu alderdiei.

- Hitzak eta ekintzak. Duintasunagatik, euskal gizartearen portzentaje handi batek pairatzen dituen giza eskubideen urraketa sistematiko hauei behingoz amaiera emateko.

- Giza Eskubideekiko Konpromisoa eskatzen diegu eragileei. Giza Eskubide guztien urraketekin amaitzeko konpromisoa aktiboa.

2014ko urtekaria: Nazioarteko Giza Eskubideen Eguna

  Euskaraz    Español    Francais

Urte ankerra izan da atzean utziko dugun 2014a. Sarekada eta preso berriekin hasi zen urtea, beltzez tintatu zen Arkaitz Bellon euskal preso politikoaren heriotzarekin. Etxetik, Euskal Herritik 1200 kilometrotara hil zen gaztea; autobus bat edo kutxazain bat erretzeagatik, 13 urteko kondena, kondena erabat astronomikoa zuen gaztea. Kalean behar lukeen eta Andaluzian joan zitzaigun gaztea.

Arkaitz Bellonek tratu txarrak eta jipoiak pairatu zituen Algeciras, Puerto I eta Sevilla espetxeetan. Bere heriotza "heriotz natural" gisa definitua izan zen eta, agian, naturala da, bai. Ezer naturalagorik baino hiltzea pertsona fisikoki eta psikologikoki suntsitzea helburu duen espetxe politika baten menpe zaudenean. Arkaitz-i gertatutakoa, sufrimendua sortzea helburu duen espetxe politikaren ondorio zuzena da. Fisikoki hil zuten Arkaitz baina, psikologikoki presoak ahultzeko isolamendu basatia da Espainiako erreinuak eta Frantziako errepublikak erabiltzen duten tresna. Presoa, asteak eta asteak beste inor ikusi gabe izatea egon daitekeen kastigurik krudelenetakoa da; eta horrela izan dituzte, besteak beste, Jon Enparantza edo Arantza Zulueta abokatuak. Ia egun osoa ziegan, patioan apenas ordu batzuk eta beste inorekin kontakturik izan gabe.

10 istripu zenbatu behar izan ditugu 2014 urtean. Hilabeteak pasa ahala, kopurua nola handitzen zen ikusi behar izan dugu. Eta istripu hauen aurrean, erantzukizun politikoa duten istripu hauen aurrean, alderdi politikoek ez dute eskatu behar zaien maila politikoa erakutsi. Giza Eskubideak urratzen zaizkigulako gertatu dira istripu hauek. Non daude, istripu hauen aurrean, alderdi politikoen hitzak? Non daude dispertsioak eragindako istripu eta zaurituen aurrean alderdi politikoen ekintzak? Istripu hauek ez dira kasualitatea; kausalitatea baizik. Dispertsio politikak, 2014an 36 egunetik behin istripu bat eragin du. Arduraz jokatzea, hitzak eta ekintzak exijitzen dizkiegu alderdiei. Baina ez hori bakarrik, senide izatea gutxi balitz, errepidetara kondenatuak egotea gutxi balitz, gure aurkako jazarpena pairatu behar izan dugu. Indar polizialen kontrol, mehatxu eta jarraipenetara.

Egun, 463 euskal preso politiko daude Espainia, Frantzia, Inglaterra, Portugal eta Alemaniako espetxeetan. Espanian, 356 preso daude 44 espetxeetan barreiatuta. 98 dira Frantziako 28 espetxeetan barreiatuta daudenak. Euskal preso politikoen % 42a 800 eta 1100 kilometroen artean dago dispertsatua. 194 pertsona guztira. Hau da euren senide eta lagunek 800 kilometro baino gehiago egin behar dituzte maite duten pertsona bisitatu ahal izateko. Bigarren multzoan, 790 kilometroen artean dispertsatua daudenen multzoan, euskal preso politikoen %37a dago, hau da, 168 preso guztira.

Bederatzi preso dira; larriki eri egon arren, hau da, gaixotasun sendaezinak pairatu arren, espetxean mantentzen dituztenak. Non daude euren Giza Eskubideak? Krudela, gupidagabekoa da larriki eri dauden preso hauekin daramaten espetxe politika. Horregatik, Frantziak Ibon Fernandez Iradi-ren kasua hartutako erabaki zinikoa salatu beharra daukagu. Esklerosi anizkoitza duen preso baten hirugarren azterketa bat eskatu eta, bitartean, preso mantendu? Osasun Eskubidearen kontrakoa berriz ere. Basakeria ere Espainiak, HIESA C estadioan duen Ibon Iparragirre bat berriz espetxeratu izana –baita dispertsatu ere- edota Txus Martin eta Aitzol Gogortzaren kasuak; ankerkeria.

Baina egoera gehiago ozpintzeko, Frantzia eta Espainiak zurrumurruak areagotu dituzte gainera. Orain, Frantzian kondena betetzen ari diren presoak espainiaratzeko ituna sinatu dutela dirudi; Europako akordio bat baliatuz, presoak espainiaratu eta akordio horretako izpirituari tranpa egiteko. TRANPA. Akordio horrek presoak euren hizkuntza, kultura eta gizartera gerturatzea du helburu baina, zein da espainiaren asmoa presoak espaianaratzearekin? Geruratzea eta dispertsioarekin amaitzea ala euskal preso politikoak Afrikara bidaltzea, Algecirasera, adibidez? Frantziako Justizia Ministroak, Taubira andereñoak, Giza Eskubideen urraketa hau onartuko al du? Ala presoen iritzia errespetatzearen alde egingo du?

Aditua da Espainia tranpetan. Doktrinarekin Estrasburgoko Auzitegiak kondenatu egin behar izan zuen, oraingoan ere, Europako beste akordio bat ez betetzeko injenieritza juridikoetan ari da eta, gai honen aurrean ere, giza eskubideak eta Europako Akordio horren izpiritua errespetatzeko borondatea izango ote du?

Hauexek dira, besteak beste, 2013ko Nazioarteko Giza Eskubideen Egunetik, 2014 urteko Nazioarteko Giza Eskubideen Egunera jazo ditugun Giza Eskubideen urraketak. Umeen eskubideak urratu dira, aitatasun eta amatasun eskubidea urratu da, osasun eskubidea urratu da... Hauxe gure balantzea eta urraketa hauek dira hain zuzen Iñigo Urkullu Lehendakariari helaraziko dizkiogunak.

Giza Eskubideekiko Konpromisoa eskatzen dizkiegu eragileei. Giza Eskubide guztien urraketekin amaitzeko konpromisoa; Nazioarteko Giza Eskubideen Egunaren atarian.

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz

GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani

NAFARROA
Iruña
Nabarreria kalea 15           2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña

Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.